Edukira joan

2021eko Galesko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2016
2026
2021eko Galesko Legebiltzarrerako
hauteskundeak
2021eko maiatzaren 6a
Galesko Legebiltzarreko 60 eserlekuak
31 eserleku gehiengo osorako
Hautesleak &0000000002389879.0000002.389.879
Parte-hartzea
%46,5
1,2
Galesko Alderdi Laborista
Mark Drakeford
Barruti bozak 443.047 %39,9 5,2
Eskualde bozak 401.770 %36,2 4,7
Eserlekuak 30 1
Galesko Alderdi Kontserbadorea
Andrew RT Davies
Barruti bozak 289.802 %26,1 5,0
Eskualde bozak 278.560 %25,1 6,3
Eserlekuak 16 5
Plaid Cymru
Adam Price
Barruti bozak 225.376 %20,3 0,2
Eskualde bozak 230.161 %20,7 0,1
Eserlekuak 13 1
Galesko Liberal Demokratak
Jane Dodds
Barruti bozak 54.202 %4,9 2,8
Eskualde bozak 48.217 %4,3 2,2
Eserlekuak 1
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke.
Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez
hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Mark Drakeford
Laborista
Mark Drakeford
Laborista

2021eko Galesko Legebiltzarrerako hauteskundeak edo 2021eko Senedd-erako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 6an izan ziren, eta Galesko Legebiltzarraren (Senedd deitua) VI. legealdiko 60 biltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 40k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten. Biltzarrak "Parlamentu" edo "Legebiltzar" izaera eta izena eskuratu zuenetik lehenengo hauteskundeak izan ziren, 2020ko maiatzera arte "Biltzar Nazionala" izan baitzen. Eskoziako Legebiltzarrerako eta Ingalaterrako udal hauteskundeak egun ber-berean izan ziren.

Senedd-aren aurreko hauteskundeetan bost alderdik eskuratu zituzten eserlekuak legebiltzarrean: Alderdi Laborista, Plaid Cymru, Alderdi Kontserbadorea, Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) eta Liberal Demokratak. Hala ere, legealdian zehar legebiltzarkide batzuk alderdiz aldatu ziren, eta hauteskundeetarako legebiltzarra desegin zenean zazpi indar politikok zeukaten ordezkaritza Senedd-an. Zazpi indar horiek jada aipatutako bostak, Galesko Biltzarra Deuseztatzeko Alderdia (AWAP) eta Bultzatu (Propel) ziren. AWAP alderdiak UKIPen bi hautetsik alderdiz aldatzean bi eserleku eskuratu zituen, eta Bultzatu alderdiak Plaid Cymru-ko hautetsi batek sortu zuen.

Gobernua gidatzen zuen Alderdi Laboristak barruti bozan %5 eta eskualde bozan %4 igotzea lortu zuen, eta legebiltzarraren eserlekuen erdia bereganatu zituen. Alderdi kontserbadoreak UKIPen hautesle asko erakarri zituen, eta gorakada handia lortuta bigarren alderdia eta oposizio burua bihurtu zen, Plaid Cymru-ri aurrea hartuz. Senedd-a ezarri zenetik kontserbadoreek lortutako emaitzarik hoberena izan zen. Plaid Cymru-k botoen ehunekoan behera egin zuen arren, eserleku bat egin zuen gora, baina hirugarren alderdia izatera igaro egin zen. Liberal Demokratek berriz, aurreko hauteskundeetan irabazitako barruti bakarra galdu zuten, baina eskualde bozekin eserleku bat lortu zuten, eta beraz eserleku bakar batekin mantendu ziren. UKIP alderdi euroeszeptikoaren sostengua kolapsatu egin zen, eta parlamentutik kanpo geratu ziren. Kanpainan zehar AWAP autonomiaren aurkako alderdiak eserleku pare bat lortu ahal zituela zirudien arren, Senedd-an sartzetik urrun geratu zen, eta 2016an baino emaitza txarragoak lortu zituzten.

Hauteskunde legea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ordezkaritza proportzional misto»

Galesko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Biltzar Nazionaleko 60 biltzarkideetatik 40 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 20ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.

Gales 40 hautesbarrutitan dago banatuta (Komunen Ganberarako hauteskundeetako hautesbarruti ber-berak), eta hautesbarruti horiek 5 eskualde osatzen dituzte: Gales Erdialdea eta Mendebaledea, Ipar Gales, Hego Gales Mendebaldea, Hego Gales Erdialdea, eta Hego Gales Ekialdea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 4 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.

Hautagai ber-bera hautesbarruti baten eta eskualde zerrenda baten batera aurkeztu ahal da, eta irabaztekotan bi eserlekuetatik bat hartzen du legebiltzarrean. Bestalde, 2014tik aurrera hautagai batek ezin du Legebiltzarrean eta Erresuma Batuko Komunen Ganberan eserleku bana izan. Herritar galestarrez gain, Galesen bizi ziren atzerritarrek ere bozkatu ahal izan zuten. Bozkatzeko adina 18tik 16ra jaitsi zen ere.

Legebiltzarraren egoera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko taula honetan legebiltzarraren osaera adierazten du V. legealdiaren amaieran, hauteskundeak egiteko parlamentua desegin zenean.

Egoera parlamentua desegitean
Alderdia Buruzagia Eserlekuak
2016an Biltzarra
Desegitean
Galesko Alderdi Laborista Mark Drakeford 29
29 / 60
Plaid Cymru Adam Price 12
10 / 60
Galesko Alderdi Kontserbadorea Andrew RT Davies 11
10 / 60
Erreformarako Talde Independentea Caroline Jones 0
3 / 60
Galesko Biltzarra Deuseztatzeko Alderdia Richard Suchorzewski 0
2 / 60
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia Neil Hamilton 7
1 / 60
Galesko Liberal Demokratak Jane Dodds 1
1 / 60
Bultzatu (Propel) Neil McEvoy 0
1 / 60
Independenteak - 0
3 / 60

Alderdiak eta hautagaiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo taulan hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi politiko nagusiak ageri dira:

Hautagaitza Jatorrizko izena Ideologia Azken emaitzak Gob.
Bozak (%) Eserl.
Galesko Alderdi Laborista Erresuma Batua Welsh Labour
Gales Llafur Cymru
Sozialdemokrazia
Sozialismo demokratikoa
Federalismoa
%31,5 29 YesY
Plaid Cymru Gales Plaid Cymru
Erresuma Batua Party of Wales
Galestar nazionalismoa
Sozialismo demokratikoa
Sozialdemokrazia
Independentismoa
%20,8 12 N
Galesko Alderdi Kontserbadorea Erresuma Batua Welsh Conservatives
Gales Ceidwadwyr Cymreig
Kontserbadurismoa
Unionismoa
Zentralismoa
%18,8 11 N
Galesko Liberal Demokratak Erresuma Batua Welsh Liberal Democrats
Gales Democratiaid Rhyddfrydol Cymru
Liberalismoa
Federalismoa
Europazaletasuna
%6,5 1 YesY
Galesko Biltzarra Deuseztatzeko Alderdia Erresuma Batua Abolish the Welsh Assembly Party
Gales Plaid Diddymu Cynulliad Cymru
Galesen autogobernuaren kontra
Zentralismoa
Unionismoa
%4,4 0 N
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia Erresuma Batua UK Independence Party
Gales Plaid Annibyniaeth y DU
Euroeszeptizismoa
Populismoa
Kontserbadurismoa
Eskuin muturra
%13,0 7 N
Galesko Alderdi Berdea Erresuma Batua Wales Green Party
Gales Plaid Werdd Cymru
Ekologismoa
Eko-sozialismoa
Europazaletasuna
Independentismoa
%3,0 0 N
Erresuma Batua Erreformatu Erresuma Batua Reform UK
Gales Diwygio DU
Populismoa
Euroeszeptizismoa
Eskuina
- - N
Bultzatu Erresuma Batua Propel Galestar nazionalismoa
Independentismoa
- - N

Barruti boza lerro argiekin adierazten da, eta eskualde boza lerro ilunagoekin.

2016ko hauteskundeetatik aurrera egindako inkesten batezbestekoa irudikatzen duen grafikoa.

2021eko Galesko Legebiltzarrerako hauteskundeak[1]

Alderdia Ordezkaritza proportzional mistoa Eserlekuak
guztira
Hautesbarrutiak Eskualdeak
Bozak % +/- Eser. +/- Bozak % +/- Eser. +/- Guztira +/-
Galesko Alderdi Laborista (Lab) 443.047 39,9 +5,2 27 = 401.770 36,2 +4,7 3 +1 30 1
Galesko Alderdi Kontserbadorea (Con) 289.802 26,1 +5,0 8 +2 278.560 25,1 +6,3 8 +3 16 5
Plaid Cymru (PC) 225.376 20,3 -0,2 5 -1 230.161 20,7 -0,1 8 +2 13 1
Galesko Liberal Demokratak (LibDem) 54.202 4,9 -2,8 0 -1 48.217 4,3 -2,2 1 +1 1
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea (GPIW) 17.817 1,6 -0,9 0 = 48.714 4,4 +1,4 0 =
Galesko Biltzarra Deuseztatzeko Alderdia (AWAP) 18.149 1,6 - 0 = 41.399 3,7 -0,7 0 =
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) 8.586 0,8 -11,7 0 = 17.341 1,6 -11,4 0 -7 0 7
Erresuma Batua Erreformatu (Reform UK) 17.405 1,6 - 0 = 11.730 1,1 - 0 =
Bultzatu 8.864 0,8 - 0 = 9.825 0,9 - 0 =
Gwlad 2.829 0,3 - 0 = 6.776 0,6 - 0 =
Britainiako Alderdi Komunista (CPB) 2.837 0,3 +0,1 0 =
Independenteak 21.064 1,7 +0,8 0 = 3.709 0,3 +0,1 0 =
Besteak 4.589 0,4 - 0 = 9.856 0,8 - 0 =
Guztira 1.111.730 100 40 1.110.895 100 20 60
Zuriak eta baliogabeak 6.354 0,57 7.493 0,67
Parte-hartzea 1.118.084 46,78 1.118.388 46,82
Errolda 2.389.879 2.388.860

Eskualde bozen ehunekoak:      Laboristak (36.17%)     Kontserbadoreak (25.08%)     Plaid Cymru (20.72%)     Berdeak (4.39%)     LibDem (4.34%)     AWAP (3.73%)     UKIP (1.56%)     Besteak (4.01%)

Eskualde bozak - Lortutako aulkiak
Alderdiak Ehunekoak
Laboristak
36.17%
⤷ aulkiak
50.0%
Kontserbadoreak
25.08%
⤷ aulkiak
26.67%
Plaid Cymru
20.72%
⤷ aulkiak
21.67%
LibDem
4.34%
⤷ aulkiak
1.7%
Berdeak
4.39%
AWAP
3.73%
UKIP
1.56%
Besteak
4.01%


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)(Galeseraz) «Welsh Parliament Election 2021 results» BBC News (Noiz kontsultatua: 2021/5/31).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]